2012-10-25

Informatika: Bit, Byte, Kilobyte eta Megabyte

Guk zenbaki hamartarrak erabiltzen ditugu. Ordenagailuek, berriz, kode bitarra erabiltzen dute eta bi balio dira posible: 0 eta 1. Bit-a da ordenagailuarentzat dagoen informazio unitate txikiena. Bytea, zortzi bit-ez osaturiko multzoa da. Kilobyte batek mila byte ditu eta megabyte batek milioi bat byte.

2012-10-09

Informatika: Unitate Zentrala

Unitate zentrala, disko unitateak, korronte elektrikoa eta plaka nagusia dituen kaxa da.
Plaka nagusiak oinarrizko osagai hauek ditu:

  • Mikroprozesadorea: sistema osoaren eragile eta kontroladorea da. Kalkulu unitatea (ALU) eta cache memoria bertan daude. Beste osagaiekin lotzeko, helbide-datu eta kontrol busak erabiltzen ditu.
  • Memoria: Biltegiratze masiboaren memoria (disko gogorra, CD, DVD, pendrive: eduki hau ez da galtzen ordenagailua itzaltzean). Memoria nagusia:
  1. RAM: mikroak une bakoitzean behar dituen datuak hemen daude; datuak behin-behinekoak dira eta ordenagailua itzaltzean ezabatu egiten dira.
  2. ROM: irakurtzeko bakarrik; ordenagailuak nahitaez eraman behar duen edukia.
  3. CACHE : lana azkartzeko, mikroa eta RAM memoriaren artean dagoena.
  • Zabalkuntza-erretenak: Ordenagailuari gailu berriak eransteko, bi metodo erabiltzen dira:
  1. Gailua (periferikoa) portu bati konektatzea: S/I (sarrera/irteera) portuak.
  2. Zabalkuntza erretenean, zabalkuntza txartela sartzea.